XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ABBADIEKO ANTOINE IAUNARI.

Buru-auste nekagarria ta garaitu-ezina izango litzakit zugan Abbadieko iakituna baiño ikusi ezik, nire gogamenak erara ta egoki adierazotea; baiña zugan Abbadieko euskalduna ta euskaldunen aitalena dakustanez gero, eztaukat zeri burua ausi, zeri nekatu ta armindu bere ez.

Euskaldunak gara biok.

Euskaldunak euskaldunagaz iardu ta erausteko, buruan argi andirik euki ezarren, biotzeko garra dau naikoa.

Biok dogu erri bat maite, erri ederra: zaarra dan aldetik, gurgarria; doaiz betea ta zintsua danetik, maitagarria.

Izkera batek alkarturik gaukaz biok, geure Ama Euskal-erriaren izkerea izanaz ganera, laguntasunik ezaz sotil da etsaiz edo arerioz inguraturik estu dagoalako.

Euskal-erriak, bizi al izateko, biotz bakar bat dauko, egiazko euskaldun guztien biotz guztiakaz egiñiko biotza.

Zer balio dau, euskaldunak batuteko, Pirineoetako mendi-erreskadeak?.